XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Ez goaz ilargira.
- A, ez? Nora goaz ba?.
Aldebaran izarraren zazpigarren planetara.
Han bizi naiz ni.
- Asko pozten naiz, baina ni Lurrean bizi naiz.
- Entzun, dena esplikatuko dizut argi eta garbi.
Ni ez naiz lurtarra, aldebarandarra naiz.
Begira.
- Zeri begiratu behar diot?.
- Begira hona.
Ikusten al didazu hirugarren begia?.
- Errediez, egia! Hiru begi dituzu!.
- Begira eskuetara.
Zenbat behatz ditut?.
- Bat, bi, hiru... sei... hamabi.
Esku bakoitzean hamabi behatz?.
- Hamabi.
Sinisten al duzu? Lurrean izan naiz zuen artean gauzak nola doazen jakiteko eta orain neure planetara noa hango berri ematera.
- Ongi iruditzen zait hori.
Bakoitzak bere etxean bizi behar du.
Baina ni? Nola itzuli behar dut nik etxera?.
- Hemendik pusketatxo bat emango dizut mastikatzeko eta bapatean Milanen egongo zara.
- Eta taxi bat hartu behar al zenuen nahitaez?.
- Eserita etorri nahi nuen.
Ulertzen al duzu? Begira, ari gara iristen.
- Horko bola hori al da zure planeta? Baina bola hura, segundu batzutara, globo handi bat zen eta haruntz zihoan zuzen-zuzen izugarrizko abiadan Compagnoni Peppinoren taxia.
- Ezkerrera!
Enparantzako hartan lur hartu behar duzu.
- Eskerrak zuk enparantza ikusten duzun; nik belardia besterik ez dut ikusten.
- Nire planetan ez dago belardirik.
- Orduan berdez margotutako enparantzaren bat izango da.